Alderantzizko poloniar notazio

Aurrizki notazioa
Artizki notazioa
Atzizki notazioa

Matematikan, alderantzizko poloniar notazioa, atzizki notazioa, idazkera poloniar alderantzizkoa edo postfixu bidezko notazioa datuak sartzeko metodo aljebraiko alternatibo bat da. Notazio mota hori Charles Leonard Hamblin australiar filosofoak eta informatikako zientzialariak sortu zuen 1950. urtean. Poloniar notaziotik eratorria da, zeina Jan Łukasiewicz poloniar matematikariak sortu zuen 1920aren inguruan. Poloniar notazioan bezala ez da adierazi behar parentesirik ezta beste mugatzailerik ere aurrena egin behar diren kalkuluak adierazteko, hala ere ez dago anbiguotasunik ebazte ordenaren gainean. Eragileak zenbakizko balio elkartuen atzetik joan behar dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search